
Ikusmen Terapia
Ikusmen-trebetasunak hobetzea helburu duen tratamendu pertsonalizatua da ikusmen terapia. Bai haur zein helduaroan, paziente bakoitzaren beharretara egokitutako ariketen bidez, lan egiten da kontsultan.
Nola lagundu dezakegu:
Eskola errendimendua
Gaitasun okulo-motorrak eta ikusmen pertzepzioa trebatzen ditugu, irakurtzea eta ikastea ahalegin nekagarriak izan ez daitezen.
Anbliopia
Garunari bi begiak modu koordinatuan erabiltzen irakasten diogu, ikus-zolitasuna eta hiru dimentsiotan ikusteko gaitasuna berreskuratuz.
Ikusmen binokularra
Bergentzia eta akomodazio arazoak zuzentzen ditugu, zure ikusmena egonkorra eta zehatza izan dadin.
Estrabismoa
Lerrokatzea eta garun-fusioa lantzen ditugu, bi begiek bat egin dezaten.
Kirol errendimendua
Ikus-sistema, informazio-bilketa, garun-prozesamendua eta erantzun motorra optimizatzea, doitasun handienaz gerta daitezen.
Kirurgia/kolpe osteko ikusmena
Kirurgia edo kolpe baten osteko ikus-sistema errehabilitatzen dugu.


