
Ikusmen-osasuna
Bizitzako etapa guztietan gure pazienteen ikusmen-osasuna zaintzen dugu.
Heldu zein haurrrentzat, Ikusmen azterketa osoak egin eta soluzio pertsonalizatuak eskaintzen ditugu, tratamendu bakoitza kasu bakoitzaren beharretara egokituz.
Biometro baten laguntzaz, miopiaren garapena aztertu dezakegu. Makinaria honi esker, begiaren luzera axiala zehaztasunez neur dezakegu, eta, hala, lortutako emaitzen arabera, paziente bakoitzaren behar pertsonalizatuei egokitutako tratamendu espezifiko bat eskaini:
Teknologia osasunaren zerbitzura
Azterketa zehatzak egin, eta ikusmen eta entzumen osasunaren jarraipen egokia eskaintzeko aukera ematen digun, ekipamendu kliniko aurreratua dugu, Unai GARRASTAZU optika eta audiologian.
Paziente bakoitzari egokitutako tratamenduak bermatu eta diagnosi fidagarriak egin ahal izateko funtsezkoa da puntako teknologia bidez lan egitea.
Biometroa
Miopiaren kontrol unitatea
Begiaren ardatz-luzeraren neurketa bidez, miopiaren garapena aztertu eta haren jarraipena egitea ahalbidetzen du.


Erretinografoa
Azterketa optometrikorako unitatea
Doitasun handiko erretina-baheketarako diseinatutako teknologia. Patologien detekzio goiztiarra errazten du, oftalmologoekin telemedizina bidezko konexio zuzenari esker.


